Ceit-IK4 Zentro Teknologikoak onartu egiten ditu Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Legearen helburuak. Lege horren helburuak dira, hain zuzen, jarduera publikoaren gardentasuna handitzea eta indartzea, jarduera horri buruzko informaziorako sarbide eskubidea arautzea eta bermatzea, eta urtebetean 100.000 euroko edo gehiagoko diru laguntza publikoak jasotzen dituzten edo urteko diru sarrera guztien % 40 gutxienez laguntza publikoak dituzten entitate pribatuek zein erantzule publikoek gobernu ona egiteko bete beharreko eginbeharrak ezartzea. (3 b art.)

Konpromiso honek, era berean, antolamendu egitura argitaratu beharra dakar; tartean, organigrama eguneratu bat, organo guztietako arduradunak bilduko dituena, nor bere profil eta ibilbide profesionalarekin. (6.2. art.)

Azkenik, legeak adierazten du erakunde pribatu guztiek argitaratu egin beharko dutela jasotako diru laguntzei buruzko informazioa, baldin eta organo emailea Administrazio Publiko bat bada. (8.2. art.)

Horrekin Zerikusia duen Informazioa

Esteka Interasgarriak