Informazioa

Ceit-IK4en bulegoa ondorengo helbidean erregistratuta dago: Manuel Lardizabal Pasealekua, 15, 20018 Donostia. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

Telefonoa: +34 943 212800
Faxa: +34 943 213076
Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Helburua

Ceit-IK4en webgunea enpresaren jarduera eta zerbitzuen inguruko kontzientzia handitzeko sortu da. Gure webgunea bisitatu edota bertan nabigatzen duten guztiak erabiltzailetzat hartzen dira.

Sarrera

Erabiltzaileak webgunea doan bisitatu dezake hurrengo helbidean: www.ceit.es, pasahitzez babestutako orrialdeak izan ezik, Intraneta esaterako.

Jabetza Intelektuala eta Industria jabetza

Informazio-zerbitzu eta Interneteko merkataritzari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legearen 10. artikuluari jarraiki, erabiltzaileari hurrengoa esan nahi diogu: Ceit-IK4en lege-oharrak webgune honen Jabetza Intelektual guztiak gordetzen ditu, beraz, bere edukiak (grafikoen diseinua, testua, kodeak) inongo abisurik gabe eta edozein unetan aldatzeko baimena dauka.

Horrez gain, Ceit-IK4ek hurrengo alderdien Copyright-a eta kontrola dauka: webgunearen erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta eraldaketa.

Webgunearen jabeen baimenik gabeko edozein erreprodukzio, banaketa, merkaturatze edo transmisio Kode Penaleko Jabego Intelektuala babesten duen 270 artikulua eta ondorengo artikuluen eskubideen kontra doa.

Pribatutasun politikaren adierazpena

Ceit-IK4ek bere erabiltzaileek emandako informazio guztia konfidentzialtasun osoz erabiliko duela eta informazio hau hirugarrenei ez diela pasako onartzen du, datu pertsonalen babeserako LOTARD printzipioek adierazten dutenari jarraiki (Abenduaren 13ko 15/1999 Legea).

Lege horren arabera, eta datu pertsonalak babesteko helburuarekin, Ceit-IK4ek adierazten du emandako datuak Datuak Babesteko Agentzian erregistratutako datu-base automatiko batean gordeko dituela.

Informazio hau erabiltzaileak formularioan adierazitako zereginetarako bakarrik erabiliko dugu. Ceit-IK4 fitxategi horren erantzule da eta gurekin harremanetan jar zaitezke (Manuel Lardizabal Pasealekua, 15, 20018 Donostia) informazioa ikusi, zuzendu, ezeztatu edota uko egiteko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali hemen klik eginez.

Ceit-IK4ek datuen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzen du eta informazioa hirugarrenen eskura ez dela iritsiko ziurtatzen du.

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.

Erantzukizuna

www.ceit.es webgunean hirugarren batzuen jabegokoak diren webguneetarako estekak daude. Esteka hauen helburua da erabiltzaileari informazio osagarri gehiago izateko aukera eskaintzea.

Ceit-IK4ek ez du esteka hauen erabilpenaren inguruko inolako erantzukizunik hartzen.

Era berean, eguneratu gabeko nabigatzaileen ondorioz sortutako segurtasuneko akatsen inguruko erantzukizunik ere ez dugu hartzen, ezta konfigurazio desegoki, ordenagailuko birus edota gure enpresarekin zer ikusirik ez duten beste arrazoi batzuen ondorioz nabigatzailearen funtzionamendu txar baten ondoriozko akatsen inguruko erantzukizunik ere.

Aplikatu daitezkeen lege eta eskumenak

www.ceit.es webgunearen inguruan arazoren bat izanez gero, Espainiako legeria aplikatuko da eta Donostiako Justizia Auzitegiak (Espainia) webgune honen erabilpenari lotutako edozein arazori buruzko erabakia hartzeko aginpidea izango du.

Erabilpen Baldintza hauek dagozkion lege espainolak arautuko ditu.

Erabilpen baldintza hauen interpretazio edota ezarpenean arazoren bat izanez gero, Ceit-IK4 eta erabiltzaileak, gainerako aginte legalak alde batera utziaz, beren gatazka Donostiako Justizia Auzitegietara eramango dute. Erabiltzailea ez baldin bada Espainian bizi, gainerako aginte legalak alde batera utziaz, gatazka Donostiako Justizia Auzitegietara eramango du.