2017/01/30

Otsailaren 16an, Bizkaiko Teknologia Parkean

 Jornada Materiales WEB

Gizakiaren historia osoan zehar materialen ezagutzaren gaia funtsezkoa izan da edozein objektu edo mekanismo behar bezala aplikatu eta funtzionatzen duela bermatzeko garaian. Eremu honetan egindako aurrerapen orok aukera eta produktu berriei ateak ireki dizkie beti, eta dagoeneko ezagutzen zirenak hobetzeko aukera eman izan du. Azken batean, aplikazio bakoitzerako materialik egokiena edukitzearekin kostuak murriztea eta produktuaren kalitatea bermatzea ahalbidetzen du.

Azken aurrerapenei esker, aurkako inguruneetan erabiliko diren prestazio altuko materialak eskuragarriago eta prezio hobeagoan ditugu; bilakaera hori energia iturri berrien bilaketan, espazioak edota itsasoak eskaintzen dituzten aukeretan, edo, produktuen, sistemen eta azpiegituren kostua murrizten eta bizia luzatzen jarritako interesaren ondorio da.

Esparru horretan antolatu du IK4 Research Alliancek gaiarekin lotutako enpresa eta eragileentzako “Aurkako ingurune batean dauden materialetarako soluzio teknologikoak” jardunaldia. Ikuspuntu teknikoa du, eta arlo honetako teknologiarik, aplikaziorik eta mugimendurik berrienak ezagutaraziko zaizkie.

Jardunaldia datorren otsailaren 16an izango da, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen (Zamudio) Eraikin Nagusiko Auditorioan. Sociemat, BSH Zaragoza, Azterlan, Ikerlan eta Ceit zentroetako profesionalen hitzaldiak izango dira bertan. Izen-ematea doakoa da eta jardunaldiari buruzko webgunean gauzatu ahal izango da.