TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Doitasun handiko laserraren Nazioarteko Kongresua hasiko da Donostian

Doitasun handiko laserraren Nazioarteko Kongresua hasiko da Donostian

11 | 06 | 2024

Hurrengo asteartean, ekainak 11, hasiko da laserrarekin doitasun handiko mikrofabrikazioko munduko kongresuaren 25. edizioa, Ceit zentro teknologikoak antolatuta, Donostiako Kursaalean.

Kongresuaren babesleen artean ditugu Direct Machining Control, Lasea, Ekspla, Lasing, PI Micos, Light Conversion edo n2 Photonics enpresak, sektoreko liderrak.

Miniaturizazioa eta doitasun handia ezinbesteko baldintza bihurtu dira prozesu industrial ugaritan eta produktuen fabrikazioan. Testuinguru horretan, laser bidezko mikrofabrikazioaren ikuspegien erabilera funtsezkoa bihurtu da komunitate zientifikoan eta industrian. International Symposium on Laser Precision Microfabrication (LPM) kongresua arlo horretan mundu mailako lider bilakatu da, eta hainbat herrialdetan egin da, besteak beste: Japonia, Estatu Batuak eta Alemania. Dagoeneko 25 urte dira lehenengoz egin zenetik, eta Kioto edo Washington DC hirietan ere egin da.

Kongresuaren 25. urtemuga

Kongresuaren 25. edizioa, non Mundu osoko 230 zientzialari, azken erabiltzailek, laser bidezko fabrikatzailek eta industriako adituk baino gehiagok hartuko duten parte, hurrengo astean izango da, ekainaren 11 eta 14 bitartean, Donostiako Kursaal jauregian, eta LPM2024 izenburua izango du. Ceit zentro teknologikoak antolatu du kongresua, helburu zehatz batekin: eztabaidagunea sortzea laser-materia elkarreraginaren oinarrizko gaientzat eta laster bidez prozesatzearen egungo egoeraren ingurukoentzat.

Espero da LPM2024k zeregin erabakigarria izatea, ez bakarrik laser bidezko doitasun handiko mikrofabrikazioaren oinarrizko ezagutzak ulertzeko, baita laser bidezko mikrofabrikazioaren etorkizuneko teknologiei eta haiek merkatuan duten aplikazioari buruzko eztabaidagune gisa ere.

190 hitzalditik gora

Kongresuak irauten duen lau egunetan, 190 txosten baino gehiago aurkeztuko dira doitasun handiko laserraren barruko 20 gairi buruz, hala nola: 3D mikro eta nano fabrikazioa, aplikazio mediko eta biologikoak, laser prozesamendu aurreratua edo pultsu ultramotzeko laser bidezko prozesamendua.

Horrez gain, ekitaldian hiru saio berezi egingo dira: “Horizonte Europa: Hacia la excelencia en la microfabricación láser a través de proyectos de la UE” (Europa Horizontea: EBko proiektuen bitartez laser mikrofabrikazioan bikaintasunerantz), “Casos de éxito de aplicaciones láser con resolución micrométrica en la industria” (Industrian bereizmen mikrometrikoko laserraren aplikazioen arrakasta-kasuak) eta LPMren 25. urtemugari eskainitako saio berezi bat.

27 enpresa babesle eta laguntzaile

Ceit-ez gain, haren sortzaileak ere antolatzen du kongresua: JLPS (Japan Laser Processing Society) japoniar elkartea. Halaber, sektoreko hainbat enpresa liderrek babesten dute kongresua: DMC (Direct Machining Control), Lasea, Ekspla, Lasing, PI Micos, Light Conversion, n2 Photonics, Photonlines, JMMP-MDPI, Sensofar, Innova Scientific, Fotónica 21 eta LIME. Besteak beste, erakunde hauek dira laguntzaileak: BRTA (Basque Researh Technology Alliance), Aimen Centro Tecnológico, Secpho, Tekniker, Universitat de Barcelona., Tecnun- Universidad de Navarra, Photonics 21 edo EPIC.

Instituzioen babesa

LPM2024 Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Convention Bureau San Sebastianen laguntzari esker antolatu da.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte