TITLE_Sala-Prensa_Noticias-eventos

Berriak eta Gertaerak

Eduki publikatzailea

Volver Ceit lider duen FABRICARE proiektuak fabrikazio industrial adimendua sustatzen du

Ceit lider duen FABRICARE proiektuak fabrikazio industrial adimendua sustatzen du

20 | 06 | 2024

Ceit zentro teknologikoa dago FABRICAREren buruan, robotika, interfazeak eta biki digitalak baliatuz egungo prozesuak optimizatzeko fabrikazio seguru, kolaboratzaile eta adimenduna erabiltzeko xedea duen proiektua.

Proiektuak CDTIren 3,4 milioi euroko finantzazioa jaso du, 2023 Zentro Teknologikoentzako Cervera Deialdiaren bitartez.

Industria fabrikazio adimendun eta kolaboratzaileak aurrera-pauso nabarmenak ematen ari da errealitate birtuala eta areagotua, robotika mugikorra edo sistema ziberfisikoen eskutik, besteak beste. Teknologia berri horiek erabiltzeak makinen diseinuak optimizatzea, ekoizpen planten mantentze-lanak eta kontrola hobetu edo langileen prestakuntza hobetzea ahalbidetzen du. Horrek, merkatua industria aplikazio berrien garapenari eta negozio-aukera berriei irekitzen dizkie ateak. Horregatik, enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzte ekoizpen prozesuak hobetzea, denbora murriztea eta segurtasuna areagotzea ahalbidetuko dieten eta, aldi berean, baita kostuak murriztea ere, helburu duten halako soluzio motak.

Testuinguru honetan, FABRICARE (Fabrikazio kolaboratzailea, segurua eta adimenduna, interfaze aurreratuen, robotikaren eta biki digitalen bitartez) proiektua sortu zen, lankidetza inguruneetan fabrikazio adimentsuaren barruko hainbat teknologia hausnartzen dituzten lan-lerroak ikertzen eta garatzen dituen ekimena. 3,4 milioi euroko CDTI-ren finantzazioarekin, 2023 Bikaintasuneko Zentro Teknologikoentzako Cervera Deialdiaren bitartez, Ceit zentro teknologikoa du lider, CTC, Tecnalia, Ikerlan eta Aidimme zentro teknologikoen laguntzarekin.

Fabrika kontzeptu berria

FABRICAREren ikuspegi integratua egungo fabrikazio prozesuak robotika kolaboratzaile eta mugikorraren erabilerarekin hobetzean, hautemate-sistema fidagarriak baliatu, eta haiek modelizazio plataforma batean integratu eta biki digitalekin simulatzean datza. “Plataforma honi esker, ekoizpen prozesua alde aurretik simulatu eta aztertu ahal izango dugu, baina baita prozesua gertatzen den unean bertan ere monitorizatu eta kontrolatu ahal izango dugu” dio Diego Borrok, proiektuaren koordinatzailea eta Ceiteko ikertzailea. Plataforma honekin interaktuatu ahal izateko, interfaze aurreratuak garatuko dira, hainbat teknologiatan oinarrituak.

Proiektua koordinatzeaz gain, Ceitek bere jakintza eta simulazioak egiteko biki digitalak garatzeko, interfaze haptiko berriak egiteko, manipulatzaileentzako kontrolagailu aurreratuen, ingurunea hautemateko sentsorikan eta irrati-frekuentziarekin teknika optikoak bateratuz robot mugikorren kokapenean bere expertisea ekarriko du. “Proiektu hau oso mugarri garrantzitsua da Ceitentzat. Batetik, ikerketa taldearen 20 urte baino gehiago ospatzeko modua da eta, bestetik, jauzi kualitatiboa eman eta nazio mailan erreferentzia gisa posizionatzea ahalbidetuko digu”, dio Diegok.

Efizientzia eta eraginkortasuna areagotzea

FABRICAREk bultzada handia eragingo du sektoreko zentro teknologikoen eta enpresen artean, errealitate birtualeko eta areagotuko teknologia aurreratuei esker, eta baita pertsonen eta roboten arteko lankidetza-inguruneetan ere. Ekimen honi esker, fabrika gune malguago, automatizatuago, konektatuago, sozialago eta adimentsuago bat bihurtzea espero da. Hobekuntza teknologikoen artean, hauek sartzen dira: makina-diseinuen optimizazioa, instalazioaren mantentze-lanak eta kontrola, langileen prestakuntza, laguntza eta gorabeheren konponketa, eta 4.0 Industriaren ezarpena. Azken finean, prozesuak hobetzea, denbora murriztea, segurtasuna hobetzea eta kostuak gutxitzea eta, ondorioz, fabrikazio prozesuen eta enpresetako ekipo-ondasunen efikazia eta efizientzia igoera, eta entrega-epeen murrizketa, azken finean.

BERRIEN BILATZAILEA

BERRIEN BILATZAILEA

Noiztik

Noiz arte